Lehen aldiz bildu da UPV/EHUn Entreprenari programako Aholkularitza Kontseilu eratu berria

Prentsa oharra Lurraldeko enpresa-ehunarekin ditugun harremanak areagotzea da elkarraldiaren helburua, Teknologiaren Transferentzia bultzatzeko Gipuzkoako Campuseko estrategien emaitzetan eragin handiagoa lortzeko. Gaur goizean bildu da ENTREPRENARI programako Aholkularitza Kontseilua. UPV/EHUk (Gipuzkoako Campusa) eta Bic Gipuzkoak garatu eta kudeatzen duten proiektua da, helburu duena Gipuzkoako Campusean ekintzaileak sustatu, aholkatu eta babestea, baita enpresa berritzaileak eta/edo oinarri zientifiko-teknologikokoak […]

POLIMERBIO-k XVII Manuel Laborde saria irabazi du

Biomaterial Polimerikoen Zientzia eta Teknologia ikertaldearen spin-off bat hartu dute oinarri gisa. Enpresa horrek biodegradagarriak ez diren gailuak ordezkatuko dituzten edo medikuntzan eta ehunen ingeniaritzan aplikatzeko bide berriak irekiko dituzten plastiko bioabsorbagarrietan oinarritutako produktu biomedikoak ikertu eta garatzeko zerbitzu aurreratuak gauzatzen ditu. Proiektu sarituak 7.000 euro irabaziko ditu eta enpresa proiektua aurrera eramateko laguntza eta […]

KirolDNA-k Toribio Echevarria saria jaso du

Fabrikazio aditiboan aritzen den industria-esparruko enpresa bati, Addilani, eta kirolarientzako irtenbide bioteknologikoak eskaintzen dituen beste bati, KirolDNAri, Toribio Echevarria sariak – Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sariak eman dizkiete. KirolDNA, «Enpresa Asmoak» kategorian, eta Addilan, «Enpresa Berria» kategorian, gaur eguerdian, sari horien 27. edizioko banaketa-ekitaldian protagonista izan dira. Deialdi horretan emandako gainerako aitorpenak Home, Carabinas Cometa, AYA, […]