Surphase enpresak lortu du Ekintzailetza Berritzailearen Toribio Echevarria Saria

  Surphase, ‘Enpresa Asmoak’ kategorian, eta Ekolber, ‘Enpresa Berria’ kategorian, izan dira ekimen irabazleak gaur eguerdian Eibarren eman diren Toribio Echevarria sarien – Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sarien 29. edizioan. Bi proiektuak izan dira, ingurumen-jasangarritasunerantz bideratuak biak ere, sariak banatzeko ekitaldiaren protagonistak. Ekitaldian bertan, gainera, Naru Intelligence enpresari eman diote ‘Nazioartekotzeko Babesa’ saria eta BOJ eta […]