Programa honako arlo hauetako proiektuei zuzenduta dago: efizientzia industria energetikoan eta kimikoan, material berriak, energia-baliabide banatuak, digitalizazioa, mugikortasuna, ekonomia zirkularra eta petrolio eta gas ustiapena eta ekoizpena. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 4ra arte dago zabalik.

Programaren laguntza:

  • 144.000 eurora arteko dirulaguntza urtean, startuparen kapitalean eta jabetza intelektualean partaidetzarik izan gabe.
  • Mentore-talde baten aholkularitza.
  • Prestakuntza legearen, enpresa-kudeaketaren eta marketinaren arloetako gaietan.

Informazio gehiago eta oinarriak: www.fundacionrepsol.com

Close Menu