AURKEZPENA

Entreprenari programa BIC GIPUZKOAREN eta UPV/EHUren (Gipuzkoako Campusa) jarduketa-esparrua da, eta enpresa berritzaileak eta/edo oinarri zientifiko-teknologikokoak eta ezagutza espezifikoko enpresak sortzearen bidez teknologia eta ezagutza merkatura transferitzeko prozesuak errazten/ahalbidetzen ditu; horretarako:

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Programa honako jarduketa-ildo hauetan antolatuta dago:

  • Ekintzailetza-jarreren sorkuntzan motibatzea eta laguntzea, unibertsitate-kolektiboaren sentsibilizazioaren/motibazioaren bidez. Horretarako, enpresa berritzaileen eta/edo oinarri zientifiko-teknologikokoen sorkuntzari lotutako jardunaldi espezifikoak eta motibazio-mintegiak garatzen dira.
  • Merkaturako balio handia izango duten enpresa-ekimen berriak sortzeko ideien sorkuntza eta premien bilaketa sustatzea.

Horretarako, dagokion jardueraren eremuko adituekin merkataritza- eta teknologia-balorizazioko prozesuak egitea proposatzen zaie ikerketa-taldeei eta ikertzaileei.