Biozientziak Gipuzkoa fundazioak COVID-19aren inguruko lau ikerketa proiektu abiarazten lagundu du

Lurraldeko hiru start-up eta ikerketa zentro bat gaixotasuna diagnostikatzeko, detektatzeko eta monitorizatzeko sistemak egiten ari dira

Gipuzkoako Biozientziak fundazioak ezohiko deialdi bat jarri du abian, kutsaduraren prebentzioan, diagnostiko hobean, tratamenduan eta SARS-CoV-2ak infektatutako pazienteen monitorizazioan lagunduko duten I+G+B proiektuak dirulaguntzen bidez finantzatzeko. Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendari nagusiak azpimarratu dutenez, deialdiaren helburua da Gipuzkoako biozientziei lotutako ekosistemaren potentziala maximizatzea, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondoriozko larrialdi egoerari erantzuteko. Horretarako, 455.000 euro bideratu dira.

Prentsa oharra

Compártelo en Redes Sociales