Deialdiaren helburua

“Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 45. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.

Baldintzak

Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2015/2016, 2016/2017 edo 2017/2018) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2018/2019 akademi ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.

 

Bekaren zenbatekoa

Hautatuko diren proiektuetako ikasle edo titulatuek 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute, PFGZri dagokion ordainketaren zenbatekoa kenduko zaiolarik.

Gainera, UPV/EHUk mentoreen sare bat jarriko du beren esku, proiektua garatu ahala, aholkularitza profesionala eskainiko diena, eta ikastaro espezifikoa antolatuko du ekintzailetza eta berrikuntzari buruz, bertan nahitaez parte hartu beharra izanik.

Ikastaro honetan ez lukete hartu beharko bertan parte hartzeko ezintasuna behar adina egiaztatuko luketen onuradunek.

 

Eskaerak aurkeztea

Deialdi hau UPV/EHUren Enpleguaren Atari Tematikoan argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, eta 2018ko irailaren 18an 16:30etan amaituko.

OSO GARRANTZITSUA: Formularioa bete eta eskaria igorri eta gero, eskatzaileak gordekina jasoko du eskaeran, jakinarazpenetarako zehaztu duen helbide elektronikoan. Mezu elektroniko hau behin jasota, inprimatu eta igorri beharko zaio UPV/EHUren edozein Erregistro Orokorretan aurkeztuta (UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko erabakia (2007ko abuztuaren 3ko EHAA) edo, bestela, Administrazio publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legearen 16.4 artikuluari jarraiki eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordeari.

Aurreko pasartean adierazitako bideetatik telematikoki bete, erregistratu eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeari bidali ez zaizkion eskariak AURKEZTU GABETZAT JOKO DIRA.

Close Menu