Innovation Tree eta Polykey Polymers, Toribio Echevarria 2021 Saridunak ekintzailetza berritzailean

  • Fesia Technology-k jaso du Internazionalizazio Saria
  • Fokus, Lean Stocks eta AIBE Mecánica de Precisión Eibarko enpresek aparteko sari bat lortu dute

 Startup hauek, Innovation Tree-k, ‘Enpresa asmoak’ kategorian, eta Polykey Polymers-ek, ‘Enpresa Berria’ kategorian, lortu dituzte sari nagusiak Toribio Echevarria Sariak-Ekintzailetza Berritzailea Euskadi Sariak 31. edizioan, Eibarren gaur goizean banatuak. Bi ekimenek energiaren eta ingurumenaren jasangarritasunaren sektoreekin lotutako jarduerak garatzen dituzte. Sari hauetan protagonista izan diren gainerako enpresak Fesia Technology, Fokus eta Lean Stocks dira, eta ‘Internazionalizazio Saria’ eta Eibarko Udalak deitutako bi aparteko sariak jaso dituzte. Haiekin batera, AIBE Mecánica de Precisión enpresak Iñaki Goenaga saria jaso du.

Enpresa irabazleek ezin izan dute, aurten ere ez, Euskadiko ekintzailetzaren, enpresaren eta hezkuntzaren arloetatik urtero bertaratu ohi diren ordezkari ugariekin elkartu. Pandemiaren aurrean hartutako neurri sanitarioek mugatu egin dute enpresa parte-hartzaileen eta erakundeetako ordezkarien asistentzia. Gainerako gonbidatuek pantailetatik jarraitu ahal izan dute ekitaldia, Eibarko Coliseo Antzokian Internet bidez eman baita, Eibarko Udalaren YouTube kanaletik.

Startup eta enpresa saridunak bat etorri dira adieraztean sari honek adierazten duen bultzada beren jarduerarekin aurrera jarraitzeko, batez ere ikuspegi ekonomiko eta sozialetik azken urte eta erdi honetan bizitakoa bezalako testuinguru konplikatu batean.

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak Toribio Echevarria Sariak sustatzen dituzte ekintzaileen lana aintzatesteko eta ekintzailetza berritzailea eta proiektu enpresarial berrien sorkuntza bultzatzeko. Edizio honetan enpresa-ekimenen 22 hautagaitza jaso dira, osasunaren, elikaduraren, energiaren, jasangarritasunaren eta IKTen sektoreetan dihardutenenak.

Sari hau abian jarri zenetik 700 ideia eta proiektu enpresarial baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako ekimenek 40 milioi euro inguru inbertitu dituzte eta 800 lanpostu baino gehiago sortu dituzte, gehienak goi-mailako kualifikaziokoak.

‘Ideia/Proiektu Enpresarialak’ eta ‘Enpresa Berria’ kategorietako sarien diru-kopurua 10.500 eurokoa da, eta laguntza, prestakuntza eta aholkularitzako hainbat programatara ematen dute sarbidea. Internazionalizaziorako laguntzarekin saritutako enpresak ere dirulaguntzak eta aholkularitza jasotzen ditu bere garapen-prozesuari beste herrialde batzuetan ekiteko. ‘Eibarko Udala’ aparteko sarien diru-kopurua 10.500 eurokoa da ere, eta prestakuntza espezializaturako sarbidea ematen dute BIC Gipuzkoaren bitartez.

Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Eibarko alkate Jon Iraola izan dira ekitaldian. Euren jardunean bat etorri dira azpimarratzean ideia eta proiektu berriek duten balioa, ekintzailetzarako gaitasuna eta horrek duen eragina enpresa-ehuna eraldatzean, are gehiago ziurgabetasuna nagusi den uneetan.

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimen bat dira, eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea Departamentuak. Gainera, ondoko laguntzaileak dituzte: Gipuzkoako Ganbera, Elkargi, APD, El Diario Vasco, SPRI, eta Adegi, Cebek eta SEA enpresaburuen elkarteak.

Toribio Echevarria Sarien 31. edizioko enpresa irabazleak

Enpresa asmoak SARIA

  • Innovation Tree: Ion litioko bateriak birziklatzeko balio duen prototipoaren garapena, horretarako ingurumenaren begirunea duen teknologia hidromekaniko bat baliatuz, bateria berriak fabrikatzeko materialen zati bat berreskuratu eta karbono-aztarna albait txikiena egitearen bidez.

‘Enpresa Berria’ SARIA

  • Polykey Polymers: Polimero biojasangarriak eta material berritzaileak ekoizten ditu energia biltegiratzeko, teknologia jabedunetik eta polimero jasangarrien ingeniaritza-zerbitzuetatik abiatuta, bezeroarentzat ‘neurrira’.

  Internazionalizaziorako laguntza SARIA

  • Fesia Technology: Elektroestimulazio funtzionaleko soluzio aurreratuak garatzen ditu nerbio-sisteman gaitzak edo lesioak dituzten pertsonak birgaitzeko.

‘Eibarko Enpresa’ EIBARKO UDALAREN SARI BEREZIA

  • Lean Stocks: Industria-makineria eta lotura duten zerbitzuak salerosteko prozesuetan enpresak elkarrekin konektatzeko Marketplace B2B.

‘Espezializazio estrategikoa’ EIBARKO UDALAREN SARI BEREZIA

  • Fokus: Kirol elektronikoetan espezializatutako talentuaren jarraipena egin eta kudeatzeko plataforma digitala.

‘Iñaki Goenaga’ 2021 SARIA

  • AIBE Mecánica de Precisión: Enpresa honek tresneria eta makineria berezia diseinatzen eta ekoizten dihardu, baita doitasun handiko piezen mekanizazioan ere.

Compártelo en Redes Sociales