Gipuzkoako etorkizunerako estrategikoak diren sektoreen eraldatze digitala sustatzeko xedearekin Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefonicak sustatu duten Gipuzkoa Open Future_ ekimenak jatetxeen arloko bere lehen ekimena abiarazi du IXO Grupo delakorekin batera. Jatetxeen arloan erreferentzia den talde honek ni neu, Mugaritz, Nerua Guggenheim Bilbao eta Bistro jatetxeak biltzen ditu, besteak beste. Bere xedea da kultura sortzea gastronomiaren bitartez, espiritu zirin, inkonformista eta idealista batetik abiatuta.

Erronka hau ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Xedea da teknologia berrien potentzialaz baliatuko diren konponbideak bilatzea, bezeroaren esperientzia jomuga eta arima izango duen jatetxeak kudeatzeko sistema integral bat diseinatzen eta ezartzen lagunduz IXO Grupori. Deialdi honetan, ondoko erronka planteatzen du IXO Grupok: konponbide integral, azkarra, erraza eta eskalagarri bat diseinatzea, bere jatetxetako gastronomia-esperientziak kudeatu ahal izateko. Prozesuak automatizatzeko aukera, erabakiak hartzeko sostengua eta hirugarrenen sistemekin integratzeko aukera ere eskaini beharko du sistemak. Informazio gehiago, hemen.

Gastronomiaren digitalizazioan parte har ezazu!

Ekintzaile, startup, ETE, unibertsitate edo teknologia zentro bazara eta big data eta analytics, business intelligence, user profiling, user modeling, PLN, data mining eta antzeko arloetan aditu bazara, bidal iezaguzu zure proposamena.

Proiektu garaileak IXO Grupok finantzatutako pilotua gauzatzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emango duen 15.000 euroko saria jasotzeko aukera izango du. Horrez gain, eta beti ere ezarritako lege-baldintzak betetzen baditu, ekintzailetza sustatzeko eta proiektuak abiarazteko xedearekin foru erakundeak ematen dituen laguntzak jaso ditzake (ikus oinarrietako baldintzak).

Aurkezpen moduan, eta prozesuaren gakoak hobeto ezagutzeko aukera izan dezazun, topaketa bat antolatu da urriaren 21ean, 15:00etan, Basque Culinary Center zentroan. Bertan, IXO Grupoko arduradunek zure zalantzak argituko dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko foru zuzendari Garikoitz Agote eta Gipuzkoa Open Future ekimeneko arduradunak bertaratuko dira ere, izena emateko prozesuaren inguruko azalpenak emateko. Topaketara etorri nahi baduzu, izena eman ezazu ondoko estekan: www.eventbrite.es/e/entradas-gipuzkoa-open-future-reto-de-innovacion-abierta-con-ixo-grupo-49938769203.

IXO Grupok planteatu duen Erronkarako zure proposamena gipuzkoa.openfuture.org webgunean aurkez dezakezu, urriaren 4a baino lehen (18:00 GMT+1).

Parte hartzeko http://bit.ly/RetoIXO

Eta lagun gaitzaken edonor ezagutzen baduzu, helaraz iezaiozu posta-e hau.

Edozein zalantzarako, idatz iezaguzu gipuzkoaopenfuture@telefonica.com helbidera.

Aurki elkar ikusiko dugulakoan,
Gipuzkoa Open Future_ ekimeneko taldea
Twitter: @OpenFuture_Gip
LinkedIN: Gipuzkoa Open Future_



Close Menu