MANUEL LABORDE WERLINDEN SARIAK

Sariak eta laguntza-programak

Entreprenari Programak urtero Manuel Laborde Werlinden Saria merkataritza-aukerak dituzten proiektuak saritzeko ospatzen da. Horren helburua da Euskal Herriko enpresa-ehunaren berrikuntza eta modernizazioaren kultura sendotzeko berebizikoak diren sorkuntza eta berrikuntza teknologikoko errealitateak lagundu eta sustatzea. Hori enpresa berrien bidez edo jada lanean dihardutenen bidez izan daiteke.

Helburuak

  • Ekintzailetza-ideia eta proiektuak sustatzea Unibertsitate ingurunean.
  • Unibertsitatearen indar berritzailea bultzatzea, enpresa-ekimen berriak sortu eta garatuta.
  • Ekimen berriak garatzen laguntzea, baliabide ekonomikoak zein enpresa sorkuntza eta kudeaketan aholkularitza eskaintzeko zerbitzu adituen bidez; honako proiektu mota hauek hartuko dira berritzailetzat:
  • Oinarri Zientifiko-Teknologikoa duten Enpresa Berriak.
  • Berariazko ezagueran intentsiboak diren enpresak, suspertzen ari diren sektoreei zuzenduta.

Nori daude zuzenduta

  • UPV/EHUko edota kolaborazio-zentroetako irakasle eta ikerlariak.
  • UPV/EHUko titulu ofizial batetan matrikulatuta egon edo titulua eskuratu dutenak (lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura eta masterra).
  • UPV/EHUrekin edota kolaborazio-zentro batekin batera egindako ikerketa baten emaitzak erabili nahi dituen edozein enpresa.

Enpresa-proiektuak Gipuzkoako lurralde historikoan garatu eta abiarazi nahi dituztenak.

Sariak

LEHENENGO SARIA

  • 7.000 euro, eskudirutan.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak eta SPRIk enpresa-ekimena sustatzeko finantzatzen duten Txekintek/Ekintzaile/Barnetekin Programarako sarbidea BIC Gipuzkoa bitartez. 6.000 € arteko laguntza.
  • Doako sarbidea urtebetez “Joxe Mari Korta" Zentroan dagoen "Inkubagailu –" Entreprenari Gunean.

BIGARREN SARIA 

  • 3.000 euro, eskudirutan.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak eta SPRIk enpresa-ekimena sustatzeko finantzatzen duten Txekintek/Ekintzaile/Barnetekin Programarako sarbidea BIC Gipuzkoa bitartez. 6.000 € arteko laguntza.
Aurkezteko epea, 2020ko azaroaren 10ean
Informazioa

entreprenari@entreprenari.com
Tel. 943015473 // 616967237
#labordesaria

2018ko Manuel Laborde Werlinden Sarien banaketa