POLYMATek POLIMERBIOn inbertitzen du eta bere akziodunen parte izatera igarotzen da

POLYMATek, UPV/EHUko Ikerkuntza Institutua, erabaki egin du Polimerbio S. L. enpresaren akziodunen parte izatea. Polimerbio, UPV/EHUko Biomaterial Polimerikoen Zientzia eta Ingeniaritza (ZIBIO) ikerketa taldearen spin-off bat, medikuntzarako inplante-gailu bioxurgagarriak eta ehun bigunen ingeniaritza egiteko enpresa bide-urratzaile bat.

 

Urrats honek POLIMERBIOren ikerketa lerroak sendotzea ahalbidetuko du enpresak polimeroen erabilpena aplikazio medikoetan eta gizarteari zerbitzu emateko ireki duen bidean.

Idoia Azaldegui POLYMATeko zuzendari orokorrak azaltzen duenez, “inbertsio honekin laguntza eman nahi diegu berritzaileak eta industriarentzat balio handikoak diren zerbitzuei. Gainera, eransten du, “teknologia merkatura eta gizartera transferitzea laguntzen dugu, ikerketa proiektuak errentagarri bihurtzea, eta balio handiko merkatu-hobi berriak identifikatzea, itzulkin ekonomikoa izango duten spin-off berriak sortzea laguntzen baitu”.

Juan Carlos Antigüedad POLIMERBIOko bazkide fundatzaileak azpimarratzen du finantza-inbertsioak  “lagundu egiten digu aurrera egiten eta daukagun ezagutza merkaturatzen”, eta eransten du POLYMAT bezalako entitate batek hartutako konpromezuak “gure apustu berritzailea berresten du eta laguntza teknologikoa ere eman diezaguke erraztuz pruduktu berriak garatu eta merkaturatzen”.

POLYMATen sarrera beste urrats bat da POLIMERBIOk medikuntzarako inplante-gailu xurgagarriak garatu eta komerzializatzeko duen ibilbide-orrian. Enpresa bioteknologikoa jadanik lanean ari da inbertsore berriak erakartzeko.

POLIMERBIO-ri buruz http://polimerbio.com/

Enpresa bide-urratzailea medikuntzarako inplante-gailu bioxurgagarrien eta ehun bigunen ingeniaritzaren arloan. POLIMERBIO 2017an jaio zen UPV/EHUko ZIBIO ikerketa taldeko spin-off bat bezala.

Enpresa Polimerbioko taldea ingeniaritza biomedikorako biomaterial polimerikoetan trabatuta dauden ikertzaile adituez osatuta dago. Elkartea Basque health Cluster-ean partaide da eta asmoa dauka nazioarteko erreferentzia izateko osasun teknologien arloa, partikularki ehun bigunen lesio eta traumatismoetan, nola hala sistema muskular, kardiobaskular, digestibo, nerbio, gernu edo arnasketa- sistemetan, edo eta larruazala edo kartilagoan.

POLYMAT-i buruz http://polymat.eu/

POLYMAT polimeroen ikerketarako nazioarteko bikaintasun zentro bat da eta  bere patronatu fundazioaren partaide dira Euskal Herriko Unibersitatea, Ikerbasque Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Sintesiko polimeroak hainbat eta hainbat produktuetan aurkitzen dira eta gaur egungo bizitzaren parte dira. Etorkizunean ongi errotutako aplikazioetan materialak ordezkatzen jarraituko dute eta oso garrantzitsuak izango dira XXI mendeko erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren teknologien garapenean, hala nola energía, osasun arreta eta jasangarritasunean.

POLYMATek, polimeroetan duen esperientzia baliatuz, laguntza ematen dio industria sektoreari jakintza-alor anitzeko programa baten bitartez polimeroen eremuan. POLYMATEK sostengu teknikoa eman die 100 baino gehiago enpresei, bai empresa txiki eta ertainei zein konpainia handiei ere, hobetuz beren posizio konpetitiboa eta/edo arazoak ebazten lagunduz.

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on pinterest