UPV/EHU Ekintzailetzako I. Kongresua

XXI. MENDEKO UNIBERTSITATE EKINTZAILEA, ERRONKAK ETA AUKERAK

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIC Gipuzkoak atsegin handiz aurkezten dizuegu UPV/EHU Ekintzailetzako I. Kongresua, “XXI. MENDEKO UNIBERTSITATE EKINTZAILEA, ERRONKAK ETA AUKERAK”. UPV/EHUn hedatutako ekintzailetzako eta berrikuntzako estrategietan lortutako emaitzen balioa nabarmentzea eta ekintzailetza zientifiko-teknologikoaren gako-eragileen arteko networkinga ahalbidetzea du helburu.

Bloke tematikoak Transferentzia teknologikoa —nazioarte-mailan erreferente diren ereduak ezagutzeko eta horien inguruan eztabaidatzeko aukera izango dugu— eta Berrikuntza irekia — garrantzizko enpresen esperientziak azalduko dira— izango dira.

Bertaratuek aukera izango dute lehen eskutik ezagutzeko UPV/EHUn teknologiak merkaturatzen jardunean dauden ikerketa-talde nagusien eskaintza teknologikoa eta sortu diren Spin-Off teknologikoak. Jardunaldiak dirauen bitartean parte-hartzaileek Business matchmaking egiteko aukera izango dute.


2019ko azaroaren 28an Carlos Santamaría zentroa – UPV / EHUko Gipuzkoako Kanpusa Elhuyar Plaza, 2 – 20018 Donostia

+info / inskripzioak         Egitaraua


Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on pinterest