Enpresa berritzaileak sortzeko eta kudeatzeko 2022eko programa
Canvas Negozio Plana
Azaroak 15 eta 18 | 09:30etatik 13:30etara
ENTREPRENARI Gunea – Joxe Mari Korta Zentroa (UPV / EHU Gipuzkoako Kanpusa) – Tolosa Etorbidea 72 (Donostia)
Plaza mugatuak, doako sarrera
Helburuak
Enpresa baten bloke guztiak orri bakar batean irudikatzen ikastea (Canvas), negozio-eredua hobeto komunikatzeko, horietako batzuetan berritzeko eta elkarren artean erlazionatzeko.
Osterwalder ereduak negozio-eredua diseinatzeko, aztertzeko eta berrasmatzeko duen potentzialean sakontzea, kasu praktikoen bidez.
Negozio-eredua denbora-tarte labur batean modu eraginkorrean nola komunikatu praktikatzea.
Egitaraua
Hizlaria
Cayetana Arri
Industria Antolakuntzako Ingeniaria eta Informatikako Ingeniaria. Let´s Go!-ko bazkide zuzendaria. Esperientzia handia du talde, proiektu eta enpresen zuzendaritzan. Enpresa-estrategiak definitu, ezarri eta gauzatzeaz arduratu da, bai eta enpresa antolamendu-aldaketak eta aldaketa metodologikoak zuzentzeaz ere, era guztietako erakundeetan.
Izena eman
BIC GIPUZKOAn eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren artean antolatutako Entreprenari programak Teknologia eta Jakintza merkatura transferitzea ahalbidetzen du, Enpresa Berritzaileak edo/eta Oinarri Zientifiko-Teknologikodun enpresak eta jakintza-arlo espezifikotan oinarritutako enpresa intentsiboak sortuz.
Copyright 2021 – Entreprenari. Web Diseinua Ikusbat Comunicación Visual | Lege Oharra | Pribatasun Politika