{"id":1757,"date":"2018-03-28T13:40:26","date_gmt":"2018-03-28T13:40:26","guid":{"rendered":"http:\/\/entreprenari.com\/2018\/03\/28\/elkarrizketa-isabel-machado-somaprobes-proiektu-arduraduna\/"},"modified":"2019-09-24T15:47:41","modified_gmt":"2019-09-24T15:47:41","slug":"elkarrizketa-isabel-machado-somaprobes-proiektu-arduraduna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/elkarrizketa-isabel-machado-somaprobes-proiektu-arduraduna\/","title":{"rendered":"Elkarrizketa: Isabel Machado, SOMAprobes Proiektu Arduraduna"},"content":{"rendered":"<p>Asegabeko behar klinikoetarako soluzioak eskaintzen ditu SOMAprobes-ek; pasioa zein eskarmentua jartzen ditu pertsonen osasunaren zerbitzura. Enpresak erabiltzen duen teknologiari esker, modu arin eta fidagarrian detekta daitezke bizitzarako arriskutsuak diren gaixotasunak. Horrenbestez, ohiko diagnosi-metodoen gainetik nabarmentzen da teknologia hori.<\/p>\n<p><strong>1.-\u00a0<i>Solutions for life<\/i>\u00a0da zuen lema. Zertan datza SOMAprobes-en jarduera?<\/strong><\/p>\n<p>Nukleasa eta azido nukleikoen (DNA eta RNA) biokimikaren alorreko ezagutzaz baliatuz, diagnosi-tresna berriak garatzen ditu SOMAprobes-ek. Tresna espezifiko, sentibera eta azkar horien propietate berritzaileei esker, besteak beste, lesioak edota infekzioak anatomikoki hauteman daitezke eta patologia baten jarduera biologikoa\u00a0<i>in situ<\/i>\u00a0neur daiteke. Modu laburrean esanda, batez ere zelula edo bakteria ia-ia mota guztiak jariatzen dituzten entzimak dira nukleasak. Xede-nukleasak azido nukleikoen zunda atzematen duenean, zunda apurtu eta fluoreszentzia edo bestelako sistema transduktiboen bidez neur daitekeen seinalea sortu egiten da. Nukleasa-gainadierazpena etorkizun handiko biomarkatzailea dela frogatu da, adibidez, bakteria edo tumore-zelulen hainbat mota detektatzeko. SOMAprobes-eko sortzaileek jada demostratu dute nukleasak biomarkatzaile gisa erabil daitezkeela animalia ereduetako patogeno espezifikoak detektatzeko. Estrategia horri jarraituz, sentiberatasun eta espezifikotasun handiko oligonukleotido-zundak garatu ditu gure enpresak, bakteriak\u00a0<i>in vivo<\/i>\u00a0detektatu ahal izateko 45 minututan. Argi geratzen da, beraz, teknologia horrek potentzial handia duela diagnosietarako.<\/p>\n<p><strong>2.- Osasunaren arloko espezialistek erabaki azkarrak har ditzakete eskaintzen dizkiezuen tresnak erabilita\u2026<\/strong><\/p>\n<p>Lehen aipatutako teknologiaren ezaugarriak optimizatzen ditu SOMAprobes-ek, aplikazio eremu zabal batean erabil daitezkeen eta egungo teknologien irismenetik kanpo dauden propietateak dituzten tresnak sortzeko. Esaterako, kontraste-agente funtzionalak edo diagnosirako\u00a0<i>kit<\/i>\u00a0sentikorragoak, ohiko teknikak suboptimoak direnean. Momentuz ez dago metodo azkar eta ez-inbaditzailerik infekzio bakterianoen edota minbiziaren lokalizazioa zehazteko. SOMAprobes-en plataforma teknologikoak behar horiek ase ditzake, eta ziur gaude bizitzak salbatzeko lagungarria izango dela.<\/p>\n<p><strong>3.- Enpresako langileek eskarmentu zabala dute sektorean. Zalantzarik gabe, haiek dira SOMAprobes enpresaren balio handienetako bat\u2026<\/strong><\/p>\n<p>Ahalik eta lantalderik osatuena aukeratu dugu eskuartean dugun proiektu esanguratsua gauzatzeko, ikerketaren zeharkako hainbat alderdi kontuan hartzen baitira. Gaur egun, diziplinarteko 5 profesionalek osatzen dute taldea. Hau da, mikrobiologia, bioingeniaritza, sintesi-kimika eta kimika analitikoaren alorretan prestakuntza duten 4 doktoregai eta doktoregai bat. Era berean, oinarri teknologikoko enpresen kudeaketako aditu baten laguntza du SOMAprobes-ek, eta erakunde sanitarioekin lankidetzan gauzatzen ditugu uneko proiektuak.<\/p>\n<p>BIC Gipuzkoa enpresa- eta berrikuntza-zentroaren babesa ere badaukagu. Besteak beste, profil zientifiko-teknologikoa duten enpresa berriak \u2013gurea, kasu\u2013 balioesteko eta abiarazteko baliabideei buruzko aholkularitza eta kudeaketa eskaintzen dizkigu.<\/p>\n<p><strong>4.- Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko Kuatro eraikinean duzue egoitza. Zer-nolako abantailak dakartza horrek bai maila enpresarialean bai egunerokotasunean?<\/strong><\/p>\n<p>BIC Gipuzkoa zentroaren laguntzari esker, modulu bat dugu Kuatro eraikineko bio-sehaskan, baita laborategirako ekipamendu espezifikoa ere. Askotariko enpresak daude gure eraikinean; batzuk, gainera, gure alor berean jarduten dute eta gure garapen-une berean daude. Esan beharra dago horrelako inguru batean lan egiteak hartu-emanetarako eta sinergietarako aukera ematen duela; alegia, elkarlana ahalbidetzen duen lan-giro bikaina.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Asegabeko behar klinikoetarako soluzioak eskaintzen ditu SOMAprobes-ek; pasioa zein eskarmentua jartzen ditu pertsonen osasunaren zerbitzura. Enpresak erabiltzen duen teknologiari esker, modu arin eta fidagarrian detekta daitezke bizitzarako arriskutsuak diren gaixotasunak. Horrenbestez, ohiko diagnosi-metodoen gainetik nabarmentzen da teknologia hori. 1.-\u00a0Solutions for life\u00a0da zuen lema. Zertan datza SOMAprobes-en jarduera? Nukleasa eta azido nukleikoen (DNA eta RNA) biokimikaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[8],"tags":[],"class_list":["post-1757","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-berriak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1757","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1757"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1757\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4367,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1757\/revisions\/4367"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1757"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1757"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1757"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}