{"id":5144,"date":"2021-07-22T16:03:31","date_gmt":"2021-07-22T16:03:31","guid":{"rendered":"http:\/\/entreprenari.com\/innovation-tree-eta-polykey-polymers-toribio-echevarria-2021-saridunak-ekintzailetza-berritzailean\/"},"modified":"2021-07-22T16:03:32","modified_gmt":"2021-07-22T16:03:32","slug":"innovation-tree-eta-polykey-polymers-toribio-echevarria-2021-saridunak-ekintzailetza-berritzailean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/innovation-tree-eta-polykey-polymers-toribio-echevarria-2021-saridunak-ekintzailetza-berritzailean\/","title":{"rendered":"Innovation Tree eta Polykey Polymers, Toribio Echevarria 2021 Saridunak ekintzailetza berritzailean"},"content":{"rendered":"\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Fesia Technology-k jaso du Internazionalizazio Saria<\/li><li>Fokus, Lean Stocks eta AIBE Mec\u00e1nica de Precisi\u00f3n Eibarko enpresek aparteko sari bat lortu dute<\/li><\/ul>\n\n<p><strong>\u00a0Startup hauek, Innovation Tree-k, \u2018Enpresa asmoak\u2019 kategorian, eta Polykey Polymers-ek, \u2018Enpresa Berria\u2019 kategorian, lortu dituzte sari nagusiak Toribio Echevarria Sariak-Ekintzailetza Berritzailea Euskadi Sariak 31. edizioan, Eibarren gaur goizean banatuak. Bi ekimenek energiaren eta ingurumenaren jasangarritasunaren sektoreekin lotutako jarduerak garatzen dituzte. Sari hauetan protagonista izan diren gainerako enpresak Fesia Technology, Fokus eta Lean Stocks dira, eta \u2018Internazionalizazio Saria\u2019 eta Eibarko Udalak deitutako bi aparteko sariak jaso dituzte. Haiekin batera, AIBE Mec\u00e1nica de Precisi\u00f3n enpresak I\u00f1aki Goenaga saria jaso du.<\/strong><\/p>\n\n<p>Enpresa irabazleek ezin izan dute, aurten ere ez, Euskadiko ekintzailetzaren, enpresaren eta hezkuntzaren arloetatik urtero bertaratu ohi diren ordezkari ugariekin elkartu. Pandemiaren aurrean hartutako neurri sanitarioek mugatu egin dute enpresa parte-hartzaileen eta erakundeetako ordezkarien asistentzia. Gainerako gonbidatuek pantailetatik jarraitu ahal izan dute ekitaldia, Eibarko Coliseo Antzokian Internet bidez eman baita, Eibarko Udalaren YouTube kanaletik.<\/p>\n\n<p>Startup eta enpresa saridunak bat etorri dira adieraztean sari honek adierazten duen bultzada beren jarduerarekin aurrera jarraitzeko, batez ere ikuspegi ekonomiko eta sozialetik azken urte eta erdi honetan bizitakoa bezalako testuinguru konplikatu batean.<\/p>\n\n<p>Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak Toribio Echevarria Sariak sustatzen dituzte ekintzaileen lana aintzatesteko eta ekintzailetza berritzailea eta proiektu enpresarial berrien sorkuntza bultzatzeko. Edizio honetan enpresa-ekimenen 22 hautagaitza jaso dira, osasunaren, elikaduraren, energiaren, jasangarritasunaren eta IKTen sektoreetan dihardutenenak.<\/p>\n\n<p>Sari hau abian jarri zenetik 700 ideia eta proiektu enpresarial baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako ekimenek 40 milioi euro inguru inbertitu dituzte eta 800 lanpostu baino gehiago sortu dituzte, gehienak goi-mailako kualifikaziokoak.<\/p>\n\n<p>\u2018Ideia\/Proiektu Enpresarialak\u2019 eta \u2018Enpresa Berria\u2019 kategorietako sarien diru-kopurua 10.500 eurokoa da, eta laguntza, prestakuntza eta aholkularitzako hainbat programatara ematen dute sarbidea. Internazionalizaziorako laguntzarekin saritutako enpresak ere dirulaguntzak eta aholkularitza jasotzen ditu bere garapen-prozesuari beste herrialde batzuetan ekiteko. \u2018Eibarko Udala\u2019 aparteko sarien diru-kopurua 10.500 eurokoa da ere, eta prestakuntza espezializaturako sarbidea ematen dute BIC Gipuzkoaren bitartez.<\/p>\n\n<p>Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Eibarko alkate Jon Iraola izan dira ekitaldian. Euren jardunean bat etorri dira azpimarratzean ideia eta proiektu berriek duten balioa, ekintzailetzarako gaitasuna eta horrek duen eragina enpresa-ehuna eraldatzean, are gehiago ziurgabetasuna nagusi den uneetan.<\/p>\n\n<p>Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimen bat dira, eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea Departamentuak. Gainera, ondoko laguntzaileak dituzte: Gipuzkoako Ganbera, Elkargi, APD, El Diario Vasco, SPRI, eta Adegi, Cebek eta SEA enpresaburuen elkarteak.<\/p>\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"683\" src=\"http:\/\/entreprenari.com\/wp-content\/uploads\/2021\/07\/Foto-ganadores-y-finalistasbajaresolucion-scaled-1024x683.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-5137\" srcset=\"https:\/\/entreprenari.com\/wp-content\/uploads\/2021\/07\/Foto-ganadores-y-finalistasbajaresolucion-scaled-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/entreprenari.com\/wp-content\/uploads\/2021\/07\/Foto-ganadores-y-finalistasbajaresolucion-scaled-300x200.jpg 300w, https:\/\/entreprenari.com\/wp-content\/uploads\/2021\/07\/Foto-ganadores-y-finalistasbajaresolucion-scaled-768x512.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n<p><strong><u>Toribio Echevarria Sarien 31. edizioko enpresa irabazleak<\/u><\/strong><\/p>\n\n<p><strong>Enpresa asmoak\u00a0<\/strong>SARIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>Innovation Tree:\u00a0<\/strong>Ion litioko bateriak birziklatzeko balio duen prototipoaren garapena, horretarako ingurumenaren begirunea duen teknologia hidromekaniko bat baliatuz, bateria berriak fabrikatzeko materialen zati bat berreskuratu eta karbono-aztarna albait txikiena egitearen bidez.<\/li><\/ul>\n\n<p><strong>\u2018Enpresa Berria\u2019\u00a0<\/strong>SARIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>Polykey Polymers:\u00a0<\/strong>Polimero biojasangarriak eta material berritzaileak ekoizten ditu energia biltegiratzeko, teknologia jabedunetik eta polimero jasangarrien ingeniaritza-zerbitzuetatik abiatuta, bezeroarentzat \u2018neurrira\u2019.<\/li><\/ul>\n\n<p><strong>\u00a0<\/strong><strong>\u00a0Internazionalizaziorako laguntza\u00a0<\/strong>SARIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>Fesia Technology:\u00a0<\/strong>Elektroestimulazio funtzionaleko soluzio aurreratuak garatzen ditu nerbio-sisteman gaitzak edo lesioak dituzten pertsonak birgaitzeko.<\/li><\/ul>\n\n<p><strong>\u2018Eibarko Enpresa\u2019\u00a0<\/strong>EIBARKO UDALAREN SARI BEREZIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>Lean Stocks:\u00a0<\/strong>Industria-makineria eta lotura duten zerbitzuak salerosteko prozesuetan enpresak elkarrekin konektatzeko Marketplace B2B.<\/li><\/ul>\n\n<p><strong>\u2018Espezializazio estrategikoa\u2019\u00a0<\/strong>EIBARKO UDALAREN SARI BEREZIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>Fokus:\u00a0<\/strong>Kirol elektronikoetan espezializatutako talentuaren jarraipena egin eta kudeatzeko plataforma digitala.<\/li><\/ul>\n\n<p><strong>\u2018I\u00f1aki Goenaga\u2019 2021<\/strong>\u00a0SARIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>AIBE Mec\u00e1nica de Precisi\u00f3n<\/strong>: Enpresa honek tresneria eta makineria berezia diseinatzen eta ekoizten dihardu, baita doitasun handiko piezen mekanizazioan ere.<\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Fesia Technology-k jaso du Internazionalizazio Saria Fokus, Lean Stocks eta AIBE Mec\u00e1nica de Precisi\u00f3n Eibarko enpresek aparteko sari bat lortu dute \u00a0Startup hauek, Innovation Tree-k, \u2018Enpresa asmoak\u2019 kategorian, eta Polykey Polymers-ek, \u2018Enpresa Berria\u2019 kategorian, lortu dituzte sari nagusiak Toribio Echevarria Sariak-Ekintzailetza Berritzailea Euskadi Sariak 31. edizioan, Eibarren gaur goizean banatuak. Bi ekimenek energiaren eta ingurumenaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5141,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[8],"tags":[],"class_list":["post-5144","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-berriak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5144","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5144"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5144\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5145,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5144\/revisions\/5145"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5141"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5144"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5144"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/entreprenari.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5144"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}