Enpresa berritzaileak sortu eta kudeatzeko ikastaroa 2020

Covid-19 osteko kudeaketa aktibo ekonomiko-finantzarioa

Uztailaren 7, 10 eta 14an | 10:00etatik  12:00etara | Online – Zoom

Plaza mugatuak, doako sarrera

Egun desberdinetan izena emateko aukera 

Helburuak

Ekonomiaren eta finantzen kudeaketa hiru ikuspegi nagusitan oinarrituta aztertzea eta ulertzea: kostuak, errentagarritasuna eta diruzaintza.

Enpresaren kostuak kalkulatzeko teknikak eta adibideak azaltzea, bertaratutakoak euren negozioaren kostuak identifikatzeko eta kontrolatzeko gai izatea lortzeko.

Kasu praktiko bat, funtsezko marjina ezberdinak produktu/zerbitzuaren prezioaren eta enpresaren emaitza-kontuaren arabera interpretatzeko.

Emaitza-kontuak diruzaintzan duen eragina azaltzea. Kutxako fluxu operatiboen analisia egitea, finantzei buruzko erabakiak hartzeko.

Finantzatzeko aukerak azaltzea oinarrizko ratioen analisiaren eta horiek prestatzearen bidez, finantzazioa lortzeko eta/edo inbertsiogileak sartzeko aukeraren aurrean.

Egitaraua

Uztailak 7: COSTING & PRICING

Costing: Construye un lego en 3 pasos con los costes de tu empresa

  • Zenbat kostatzen da nire produktu/zerbitzua?
  • Identifikatu 3 urratsetan kostu-elementuak
  • Kasu praktikoa

Pricing: Preziorik onena kalkulatzeko teknikak

  • Ziur al zaude zure produktu/zerbitzuaren prezioaz?
  • Kalkulatu produktu/zerbitzuaren gutxieneko prezioa
  • Saldu beharreko produktu/zerbitzuaren mix onena
  • Simulatu saldu beharreko gutxieneko unitateak.
  • Errentagarritasun-atalasea
  • Emaitza-kontu unitarioa eta globala ulertzea
  • Kasu praktikoa


Uztailak 10: DIRUZAINTZA

Diruzaintza eta finantzazio-aukerak

  • Behin batean bazen enpresa oso errentagarria, bidegarritasuna ez zuelako hil egin zena.
  • Emaitza-kontuaren eta kutxaren arteko aldeak
  • Diruzaintza-koadroa
  • Kobratzeko eta ordaintzeko batez besteko epearen garrantzia
  • Balantzea. Enpresa osasuntsu baten adierazlea. Ratioak
  • Finantzazio aukera eta formula interesgarriak
  • Kasu praktikoa

Uztailak 2: FINANTZA-IRTENBIDEAK ETA FINANTZAKETA-ALTERNATIBAK

Inbertsiogilearen lekuan jarriko gara

  • Zenbat behar dut nire proiektua bideragarria izatea lortzeko?
  • Inbertsiogilearen lekuan jarrita, nire proiektuan inbertitu al daiteke?
  • Gure proiektua prestatuko eta aldeztuko dugu
  • Gure enpresak zenbat balio duen kalkulatzeko giltzak

Hizlaria

Naiara Pineda:

FINBOXen sortzailea. UPV/EHUko Enpresa Zientzien Fakultatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua, eta Finantza Zuzendaritzan graduatu ondokoa izen handiko bi negozio-eskolatan: Deusto Business School eta ELKARGI SGR.

20 urtetik gorako esperientzia du ekonomiaren eta finantzen arloan, eta bere profila I+G+b-ri oso lotuta dago.

COVID-19 OSTEKO KUDEAKETA AKTIBO EKONOMIKO-FINANTZIEROAN IZENA EMON

Ze ikastaroan nahi duzu izen-ematea?

Jatorria