Aurkeztutako proiektuak erakunde babesleek osatutako Epaimahai batek ebaluatuko ditu:
Hala badagokio, aurkeztutako proiektuen gai tematikoetan adituak direnak Epaimahaian sartzea baloratuko da.
Proiektu finalistek beren hautagaitza defendatu beharko dute Epaimahaiaren aurrean.
Jarraian aipatzen diren alderdiok hartuko dira kontuan bereziki:
1. Laburpen exekutibo bat erantsiko da, gehienik ere bi orrialde dituena, proiektuaren balore nagusiak azpimarratuz.
2. Proiektuaren gaineko justifikazio-txostena, sariaren antolatzaileek ezarritako ereduaren araberakoa. Aurkeztu beharreko dokumentazioak, gehienez ere, 25 folio izan beharko ditu.
3. Ekimenaren sustatzaile/sustatzaileen Curriculum Vitae ere erantsiko da. Ikerketa talde batek sustatu eta bultzatutako proiektua izanez gero, talde horren ikerketa-ildo estrategikoei buruzko lapurpen xume bat aurkeztu beharko da.
4. Proiektua sustatzaile talde batek aurkezten duenean, beren ordezkari izango den pertsona fisiko bat hautatu behar dute, sarituak aukeratzeko prozesuari dagozkion ondorenetarako.
5. Sarien epaimahaiak informazioaren hedapena eskatuko du eta/edo egoki deritzon partaideekin elkarrizketa pertsonalak edukiko ditu.
Oharra: Proiektuaren memoria Sarien webgunean eskuragarri dagoen gidoiaren arabera egingo da. Aurkeztutako galdera guztiei erantzuteko heltze-maila nahikoa ez duten proiektuek informazio ziurra duten puntuak baino ez dituzte beteko.
Aurkeztutako proiektuak erakunde babesleek osatutako Epaimahai batek ebaluatuko ditu:
Hala badagokio, aurkeztutako proiektuen gai tematikoetan adituak direnak Epaimahaian sartzea baloratuko da. Proiektu finalistek beren hautagaitza defendatu beharko dute Epaimahaiaren aurrean.
Alderdi hauek bereziki baloratuko dira:
1. Laburpen bat, gehienez bi orrialdekoa, parte-hartzaileak Sarietara aurkezteko dituen motibazioak azalduko dituena.
2. Proiektuaren justifikazio-memoria, honako hauek bilduko dituena:
2.1. Negozio-aukeraren deskribapena, aurkezten den ereduaren arabera*.
2.2. Aurkeztutako proiektuaren memoria.
3. Enpresarekin lankidetzan egindako proiektuen kasuan, aurkeztu beharreko dokumentuan enpresak proiektuarekiko duen jarrera azalduko da (interesa, lankidetza-modalitatea).
4. Proiektua ebaluatzeko interesgarritzat jotzen den bestelako dokumentazioa.
Sarien epaimahaiak informazioa zabaltzeko eskatuko du eta/edo elkarrizketa pertsonalak izango ditu egoki irizten dien parte-hartzaileekin.
* Proiektuaren memoria Sarien webgunean eskuragarri dagoen gidoiaren arabera egingo da. Aurkeztutako galdera guztiei erantzuteko heltze-maila nahikoa ez duten proiektuek informazio ziurra duten puntuak baino ez dituzte beteko.
Antolatzaileak / Organizado por
Sustatzaileak / Impulsado por
BIC GIPUZKOAn eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren artean antolatutako Entreprenari programak Teknologia eta Jakintza merkatura transferitzea ahalbidetzen du, Enpresa Berritzaileak edo/eta Oinarri Zientifiko-Teknologikodun enpresak eta jakintza-arlo espezifikotan oinarritutako enpresa intentsiboak sortuz.
Copyright 2024 – Entreprenari. Web Diseinua Ikusbat Comunicación Visual | Lege Oharra | Pribatasun Politika