EHUko Gipuzkoako Campusak eta Enpresen eta BIC GIPUZKOA BERRILANek “MANUEL LABORDE” sarien 22. edizioa sustatzen dute, bien artean garatu eta kudeaturiko ENTREPRENARI Programaren helburua UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean enpresa ekimenak eta enpresa berrien sorkuntza sustatzea, aholkatzea eta sostengatzea baita.
Sariaren erakunde laguntzaileak honako hauek dira: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO Ekonomia Sustapeneko, Turismo eta Landa Inguruneko saila, EUSKO JAURLARITZAren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaritza SPRI eta DIARIO VASCO.
Sariek sustatu eta aintzatetsi nahi dituzten balioak ekimen ekintzailea eta berrikuntza dira, berrikuntza zientifiko-teknologikoari eta unibertsitate-ingurunean dagoen know-howtik abiatuta sor daitekeen ezagutzari arreta berezia emanez.
ENTREPRENARI Programaren filosofiari jarraituz, sormena eta berrikuntza zientifiko-teknologikoa eta ezagutza dakartzaten ekintzak dira bermatu nahi direnak, Euskal Herriko industri ehunaren modernizazioa bultzatuz, berrikuntzaren kultura hedatuz. Labur esanda, Unibertsitate ingurunetik abiatuta errealitatean isla daitezkeen asmo guztiei ateak zabaltzea, enpresa izan litezkeen “asmo” guztiei bideak irekitzea da sariaren helburua.
Honako proiektu hauek hartuko dira berritzailetzat:
Gipuzkoako lurralde historikoan enpresa-proiektuak garatzeko eta abian jartzeko asmoz.
Proiektuak indibidualak edo enpresarekin egindakoak izan daitezke, betiere enpresaren laguntza badute.
Ebaluatu beharreko proiektua UPV/EHUko fakultateetako eta Gipuzkoako Campuseko gradu-ikasketen barruan garatu izana, edo, bestela, UPV/EHUko edozein sailek emandako graduondoko ikasketen barruan (masterra edo doktoregoa).
Antolatzaileak / Organizado por
Sustatzaileak / Impulsado por
BIC GIPUZKOAn eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren artean antolatutako Entreprenari programak Teknologia eta Jakintza merkatura transferitzea ahalbidetzen du, Enpresa Berritzaileak edo/eta Oinarri Zientifiko-Teknologikodun enpresak eta jakintza-arlo espezifikotan oinarritutako enpresa intentsiboak sortuz.
Copyright 2021 – Entreprenari. Web Diseinua Ikusbat Comunicación Visual | Lege Oharra | Pribatasun Politika