Manuel Laborde Werlinden Sariak

EHU-Gipuzkoako Campusak eta BIC GIPUZKOAk, ENTREPRENARI Programaren bitartez, “MANUEL LABORDE WERLINDEN” Sarien 26. edizioa bultzatu dute. Programaren helburua pertsona ekintzaileak sustatzea, aholkatzea eta laguntzea da, baita EHUko Gipuzkoako Campusean enpresa berritzaileen sorrera sustatzea ere.

Esparru horretan, “Manuel Laborde Werlinden” sariek ekimen ekintzailea eta berrikuntza aintzatetsi nahi dituzte, berrikuntza zientifiko-teknologikoari eta unibertsitatearen ingurunean dagoen know-howak sortutako ezagutzari garrantzi berezia emanez.

Sariek honako hauen laguntza dute: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua, EUSKO JAURLARITZAKO Industria, Energia Trantsizioa eta Iraunkortasuna Saileko Ekintzailetza eta Nazioartekotze Zuzendaritza eta SPRI.

ENTREPRENARI Programaren filosofiarekin bat etorriz, sariek eta horiek babesten dituzten erakundeek berrikuntzaren kultura finkatzen eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarea sustatzen laguntzen duten proiektuak babesteko eta bultzatzeko konpromisoa berresten dute, unibertsitatearen esparrutik enpresa berriak sortuz.

Honako proiektu hauek hartuko dira berritzailetzat:

Helburuak:

Hautagaitzak aurkezteko epea: 2026eko urriaren 29an, 23:59etan.