Oharrak: 60.000 €-rainoko dirulaguntza lortu daiteke, ideia irabazlearen berrikuntza- eta interes-mailaren arabera.
Irabazleak “Inkubagailua-Entreprenari Gunean” eskatu beharko du lekua, saria eman eta gehienez ere 18 hilabeteko epean. Espazioa erabilgarritasunaren arabera esleituko da.
1. Laburpen exekutibo bat erantsiko da, gehienik ere bi orrialde dituena, proiektuaren balore nagusiak azpimarratuz.
2. Proiektuaren gaineko justifikazio-txostena, sariaren antolatzaileek ezarritako ereduaren araberakoa. Aurkeztu beharreko dokumentuak, gehienez ere, 25 folio izan beharko ditu. Memoria gidoia deskargatu.
3. Ekimeneko ekintzaileen Curriculum Vitae-a.
4. Ikerketa-talde batek sustatu eta lagundutako proiektua bada, haren ikerketa-ildo estrategikoen laburpen bat aurkeztuko da.
Oharra: Proiektuaren memoria Sarien webgunean eskuragarri dagoen gidoiaren arabera egingo da. Aurkeztutako galdera guztiei erantzuteko heltze-maila nahikoa ez duten proiektuek informazio ziurra duten puntuak baino ez dituzte beteko