Enpresa berritzaileak, Oinarri Zientifiko-Teknologidun Enpresak eta/edo jakintzarlo espezifikotan oinarritutako enpresak, ekimen hauek guztiak suspertzeko eta laguntzeko asmoz, ENTREPRENARI PROGRAMAK urtero ikastaro zenbait antolatzen ditu. Ikastaroen helburua enpresa-ekimena mamitzen eta merkatura irteten laguntzea da, kontuan izanik ekimen gehienak kudeaketa-arloan inongo formaziorik ez duten profil teknikoko pertsonek bultzatutakoak direla.
Ikastaroek enpresa-kudeaketako arloak jorratzen dituzte, enpresen sorkuntzaren ingurukoak azpimarratuz, formazio-akzio metodologian oinarrituz.
Entreprenari Programaren helburuetako bat Enpresa berritzaileak, Oinarri Zientifiko-Teknologidun Enpresak eta/edo jakintzarlo espezifikotan oinarritutako enpresak sortzeko eta kudeatzeko formazio espezifikoa eskeintzea da, eta horrexegatik sentsibilizazioa eta berrikuntza bultzatuko duten ihardunaldiak antolatzen dira.
Ihardunaldi hauetan enpresa baten sorreran jorratu beharreko prozesu ezberdinak aurkeztu eta esplikatzen dira, enpresen sustapenerako laguntzen berri ematen da eta ekintzaileek aurkeztutako esperientzia praktikoak ere aurkezten dira.
Era berean beste eragile batzuekin elkarlanean berrikuntzaren inguruko ihardunaldiak antolatzen dira, hauetan enpresa berritzaileak edo oinarri teknologikodunak sortzearekin eta garatzearekin lotutako gaiak, finantzaketari buruzko mintegiak, EIBT’ak, babes industrial eta intelektuala, alor estrategikoak, … lantzen dira.
BIC GIPUZKOAn eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren artean antolatutako Entreprenari programak Teknologia eta Jakintza merkatura transferitzea ahalbidetzen du, Enpresa Berritzaileak edo/eta Oinarri Zientifiko-Teknologikodun enpresak eta jakintza-arlo espezifikotan oinarritutako enpresa intentsiboak sortuz.
Copyright 2024 – Entreprenari. Web Diseinua Ikusbat Comunicación Visual | Lege Oharra | Pribatasun Politika