Gradu Amaierako Lanak – Master Amaierako Lanak – Doktorego Tesiak

Norentzat

Sariak:

Aurrebideragarritasun-azterketa egiten den bitartean, BIC Gipuzkoa azpiegitura operatiboa eta aholkularitza izango da.

Aurrebideragarritasun-azterketa ontzat ematen bada, proiektuak aukera izango du 60.000€-rainoko ekarpena izateko BIC Gipuzkoaren bitartez, saritutako ideiaren bideragarritasun, garapen eta abiarazte-azterlana egiteko.

Hautagaien balorazioa

Ebaluazioaren xede den proiektua UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Fakultate edo Eskoletako gradu edo masterreko ikasketen barruan edo, bestela, UPV/EHUk emandako Doktoregoko ikasketen barruan garatu izana.

Aurkeztu beharreko agiriak:

1. Laburpen exekutibo bat, gehienez bi orrialdekoa, parte-hartzaileak Sarietara aurkezteko dituen motibazioak azalduko dituena.

2. Proiektuaren gaineko justifikazio-txostena, sariaren antolatzaileek ezarritako ereduaren araberakoa. Aurkeztu beharreko dokumentuak, gehienez ere, 25 folio izan beharko ditu. Memoria gidoia deskargatu.

3. Enpresarekin lankidetzan egindako proiektuen kasuan, aurkeztu beharreko dokumentuan enpresak proiektuarekiko duen jarrera azalduko da (interesa, lankidetza-modalitatea).

Oharra: Proiektuaren memoria sarien webgunean eskuragarri dagoen gidoiaren arabera egingo da. Aurkeztutako galdera guztiei erantzuteko heltze-maila nahikoa ez duten proiektuek informazio ziurra duten puntuak baino ez dituzte beteko.