“25 urteurrena” sari berezia

UPV/EHUren sari berezia, 3.000 € eskudirutan. Sari hau oinarri hauetan jasotako bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako hautagaietako bati eman ahal izango zaio.

Sari gehigarri horrek bereziki aintzat hartuko ditu, deialdiaren helburuak betetzeaz gain, honako alderdi hauetakoren batekiko konpromisoa nabarmen erakusten duten proiektuak:
  • Genero-berdintasuna. Proiektua diseinatzean eta gauzatzean genero-ikuspegia kontuan hartzea balioetsiko da, bai eta emakumeen parte-hartzea eta lidergoa bultzatzeko neurriak ere.
  • Jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua. Bereziki baloratuko dira baliabide naturalen erabileraren eraginkortasuna, ingurumen-inpaktuaren murrizketa, produktu edo prozesu zirkularren diseinua eta klima-aldaketa arintzeko ahalmena.


Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkezten deneko kategoria zehatzerako eskatzen diren agiriekin batera, deskripzio-memoria bat aurkeztu beharko da, honakoak zehaztuz:

1. Nola txertatzen den genero-ikuspegia proiektuaren diseinuan eta gauzatzean, eta zer neurri ezarri diren emakumeen parte-hartzea eta lidergoa bultzatzeko.

2. Iraunkortasun-estrategiak eta ingurumen-errespetua (baliabideen eraginkortasuna, ekonomia zirkularra, klima-aldaketa arintzea, etab.).