Enpresa berritzaileak sortzeko
eta kudeatzeko 2026ko programa

Entreprenari Programak “Enpresa berritzaileak sortzeko eta kudeatzeko programa 2026” prestakuntza-programa jarri du abian.

Helburuak

Entreprenari Programak ekimen berritzaileei zuzendutako mintegiak eskaintzen ditu urtero, enpresak sortzeko, heldutasuna lortzeko eta abian jartzen laguntzeko bideratuak. Mintegiak trebakuntza-ekintza metodologia aplikatzen dute, eta aldez aurretik kudeaketan esperientziarik ez duten profil teknikoko pertsonentzat egokituta daude.

Programa 4 modulu independentetan egituratzen da, eta horietan enpresa berritzaileak sortzeko eta kudeatzeko funtsezko alderdiak lantzen dira. Formatu malguari esker, parte-hartzaileek gehien interesatzen zaizkien arloak aukera ditzakete, eta modu arin, praktiko eta emaitzetara bideratuan landu.

Nori zuzendua

  • Beren ikerketa-emaitzak merkataritza-aukera bideragarri bihurtu nahi dituzten unibertsitateko ikertzaileak.
  • Proiekzioa duten proiektu berritzaileak garatzeko interesa duten unibertsitate-eremuko ekintzaileak.
  • EHUrekin batera egindako ikerketen emaitzak baliatu nahi dituzten enpresak, dela enpresa berri bat sortuz, dela jarduera dibertsifikatuz.
  • Ideia berritzaileak garatzeko eta proiektu zehatz bihurtzeko interesa duten irakasle, ikasle, egresatu eta administrazioko langile eta teknikariak.

Hizlariak

Moduluak landuko diren gaietan esperientzia handia duten enpresa esparruko profesionalek emango dituzte, ikaskuntza praktikoa eta erabilgarria bermatuz.

MINTEGIEN EGITARAUA

Apirilak 13, 15 eta 20
Cayetana Arri
Let´s Go! bazkide zuzendaria

Apirilak 28 eta 29
Aitziber Larumbe
EUROGAPeko bazkide-zuzendaria
Isabel Salido
EUROGAPeko Negozio Garapeneko zuzendaria

Maiatzak 6
Pablo Calvo
ABG Intellectual Property-ko kidea

Maiatzak 13 eta 14
Naiara Pineda
FINBOXen sortzailea