Premios Manuel Laborde Werlinden
'25 urteurrena'

UPV/EHU-Gipuzkoako Campusak eta BIC GIPUZKOAk, ENTREPRENARI Programaren bitartez, “MANUEL LABORDE WERLINDEN” Sarien 25. edizioa bultzatu dute. Programaren helburua pertsona ekintzaileak sustatzea, aholkatzea eta laguntzea da, baita UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean enpresa berritzaileen sorrera sustatzea ere.

Esparru horretan, “Manuel Laborde Werlinden” sariek ekimen ekintzailea eta berrikuntza aintzatetsi nahi dituzte, berrikuntza zientifiko-teknologikoari eta unibertsitatearen ingurunean dagoen know-howak sortutako ezagutzari garrantzi berezia emanez.

Sarien 25. urteurrena dela eta, edizio honek Urteurreneko Sari Berezi bat izango du. Sari hori deialdiaren helburuak betetzeaz gain, genero-berdintasunarekin, iraunkortasunarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin duten konpromisoagatik nabarmentzen diren proiektuei emango zaie.

Sariek honako hauen laguntza dute: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua, EUSKO JAURLARITZAKO Industria, Energia Trantsizioa eta Iraunkortasuna Saileko Ekintzailetza eta Nazioartekotze Zuzendaritza eta SPRI.

ENTREPRENARI Programaren filosofiarekin bat etorriz, sariek eta horiek babesten dituzten erakundeek berrikuntzaren kultura finkatzen eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarea sustatzen laguntzen duten proiektuak babesteko eta bultzatzeko konpromisoa berresten dute, unibertsitatearen esparrutik enpresa berriak sortuz.

Honako proiektu hauek hartuko dira berritzailetzat:

Helburuak:

Hautagaitzak aurkezteko epea: 2025eko azaroaren 3an, 23:59etan.