Enpresa berritzaileak sortu eta kudeatzeko ikastaroa 2020

Canvas Negozio Plana

Ekainak 9 eta 12an | 10:00tik 12:00ra | Online – Zoom

Plaza mugatuak, doako sarrera

Helburuak

Enpresa baten bloke guztiak orri bakar batean irudikatzen ikastea (Canvas), negozio-eredua hobeto komunikatzeko, horietako batzuetan berritzeko eta elkarren artean erlazionatzeko.

Osterwalder ereduak negozio-eredua diseinatzeko, aztertzeko eta berrasmatzeko duen potentzialean sakontzea, kasu praktikoen bidez.

Negozio-eredua denbora-tarte labur batean modu eraginkorrean nola komunikatu praktikatzea.

Egitaraua

Ekainak 9

  • Zer da negozio-eredu bat?
  • Business Model Canvesen 9 blokeak
  • Nola sortu balio-proposamen bat

Ekainak 12

  • Sortu zure negozio-eredua
  • Ebaluatu zure negozio-eredua

Hizlaria

Cayetana Arri
Industria Antolakuntzako Ingeniaria eta Informatikako Ingeniaria. Let´s Go!-ko bazkide zuzendaria. Esperientzia handia du talde, proiektu eta enpresen zuzendaritzan. Enpresa-estrategiak definitu, ezarri eta gauzatzeaz arduratu da, bai eta enpresa antolamendu-aldaketak eta aldaketa metodologikoak zuzentzeaz ere, era guztietako erakundeetan.

Izena eman

Jatorria