EHUko Gazte Ekintzailetzako Programaren amaiera

Pasa den ostiralean, uztailaren 3an, EHUko GazteenEkintzailetza Programaren amaiera ekitaldian parte hartu genuen Arabako Campusean.

Oso jardunaldi interesgarria izan zen, eta parte-hartzaileek aurten landu dituzten ekimenak ezagutzeko aukera izan genuen, proiektu bakoitzean jarri duten talentuaren, konpromisoaren eta dedikazioaren isla.

Programa honek kultura ekintzailea sustatzen du unibertsitateko ikasleen artean, ideia eta proiektu berriak garatzen lagunduz.

Zorionak parte-hartzaile guztiei egindako lanagatik!

Compártelo en Redes Sociales