EHUren 2026ko “Gazte Ekintzailetza” beken deialdia

“Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 35. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.

Baldintzak

1. Parte hartu ahal izango dute programan EHUko titulatu eta ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2023/2024, 2024/2025 eta 2025/2026) unibertsitateko titulazio ofiziala (gradu, masterra edo doktoretza) lortu badute, edo 2026/2027 akademi ikasturtean hauen azken ikasturtean, matrikulatuta badaude.

2. Programaren aurreko bi deialdietan beka honen onuradun izan ziren pertsonak ezin izango dira beka hauen onuradun izan 2026ko deialdian.

3. Beka eskatzen duten pertsonek denbora nahikoa izan beharko dute, alde batetik, bekarekin lotutako jardueretan parte hartu ahal izateko (ekintzailetza ikastaroa eta mentoring programa barne) eta, bestetik, programara aurkezten diren proiektuaren garapenean lan egiteko.

Bekaren zenbatekoa

Hautatuko diren proiektuetako ikasle edo titulatuek 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute, PFEZri dagokion ordainketa minimoaren % 2ko atxikipena kenduko zaiolarik.

Gainera, EHUk mentoreen sare bat jarriko du beren esku, proiektua garatu ahala, aholkularitza profesionala eskainiko diena, eta formakuntza espezifikoa antolatuko du ekintzailetzari buruz, bertan nahitaez parte hartu beharra izanik.

Eskaerak aurkeztea

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko irailaren 20an amaituko da.

Informazio gehiago: “Gazte ekintzailetza” Programa

Compártelo en Redes Sociales