EHUko Gipuzkoako Campusak eta Enpresen eta BIC GIPUZKOA BERRILANek “MANUEL LABORDE” sarien 22. edizioa sustatzen dute, bien artean garatu eta kudeaturiko ENTREPRENARI Programaren helburua UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean enpresa ekimenak eta enpresa berrien sorkuntza sustatzea, aholkatzea eta sostengatzea baita.
Helburuak
- Unibertsitatearen igurunean ekintzailetza arloko ideiak eta proiektuak sustatu.
- Unibertsitarioen potencial berritzailea bultzatu, enpresa-ekimen berriak sortuz eta garatuz.
- Ekimen berreen garapenean lagundu, baliabide ekonomikoak eta enpresak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza-serbitzu adituak jarriz.
Norentzat
Kategoria “Ekimen Berritzaile Berriak”
- UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak/IKERBASQUE.
- Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutakoak edo haren titulu ofizial bat dutenak (lizentziatura, diplomatura, gradua, masterra eta tesia)
- UPV/EHUrekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzak ustiatzea erabakitzen duten enpresak.
Kategoria “Gradu amaierako Lanak – Master Amaierako Lanak – Doktorego Tesiak”
- 2022-2023 ikasturtean Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak edo Doktorego Tesiak egiten ari diren edo 2020-2021 / 2021-2022 aldian aurkeztu dituzten ikasleak eta ikertzaileak, proiektuaren merkatu-aukerak aztertzeko eta, positiboa bada, gauzatzeko asmoa dutenak
Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 3a