KirolDNA-k Toribio Echevarria saria jaso du

Fabrikazio aditiboan aritzen den industria-esparruko enpresa bati, Addilani, eta kirolarientzako irtenbide bioteknologikoak eskaintzen dituen beste bati, KirolDNAri, Toribio Echevarria sariak – Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sariak eman dizkiete. KirolDNA, «Enpresa Asmoak» kategorian, eta Addilan, «Enpresa Berria» kategorian, gaur eguerdian, sari horien 27. edizioko banaketa-ekitaldian protagonista izan dira. Deialdi horretan emandako gainerako aitorpenak Home, Carabinas Cometa, AYA, Aguirre y Aranzabal eta Nesplora enpresentzat izan dira.

Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte, pertsona ekintzaileen lana aitortzeko, eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa-proiektu berriak sortzea bultzatzeko. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko ideia eta proiektu ekintzaileen sariketa nabarmenena bihurtu da. Sarien edizio honek 31 enpresa-ekinbide jaso ditu honako sektore hauetatik: industria/jasangarritasunetik, fabrikazio aurreratutik, bio/osasunetik eta IKTetatik.

Enpresa irabazleen berri gaur eguerdian eman dute, Eibarren, sari-banaketaren ekitaldian. Inguru ekintzaileko pertsona eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-, hezkuntza- eta erakunde-esparruetako ordezkari asko egon da.

Era berean, ekitaldian «Iñaki Goenaga Aitorpena» ere eman dute, haren bi kategorietan: Eibarko Enpresan eta Bikaintasun Ekintzailean. Sari horrek Eibarko enpresak eta ekintzaileak aitortu nahi ditu, haien berrikuntza teknologikoaren aldeko apustuan beren inguruaren garapen sozialari eta ekonomikoari nabarmen lagundu dioten horiek.


Empresas ganadoras de la 27 edición de los Premios Toribio Echevarria

Categoría Ideas/Proyectos Empresariales
  • Premio Ideas/Proyectos Empresariales

KirolDNA: Desarrollo y comercialización de soluciones bio-tecnológicas, basadas en análisis genéticos, para el deporte profesional y amateur. Detecta la posibilidad de lesiones y orienta sobre nutrición, pautas de entrenamiento o fatiga, entre otros aspectos.

Categoría Nueva Empresa
  • Premio Nueva Empresa

Addilan: Diseño, fabricación y comercialización de sistemas de fabricación aditiva de alta tasa de aporte, tecnología WAAM. Su actividad se enfoca al mercado de componentes de alto valor añadido y de medio-gran tamaño para sectores como el aeronáutico, aeroespacial, energía o naval, entre otros.

  • Premio Apoyo a la Internacionalización

HOME (Health Operations Management Engineers): Ingeniería logística orientada a ofrecer soluciones logísticas integrales mediante el estudio, diseño, desarrollo y mantenimiento de sistemas en el sector sanitario.

Reconocimiento Iñaki Goenaga a la Empresa Eibarresa

En el marco del 50 aniversario que cumple este año la Asociación Armera, se ha decidido otorgar el reconocimiento a dos empresas que celebran su centenario y que se han convertido en todo un referente de la industria armera de Eibar: CARABINAS COMETA y AYA, Aguirre y Aranzabal.

Ambas han sabido adaptarse a las demandas de un mercado cambiante, especializándose en la fabricación de productos de alta gama para los mercados internacionales más exigentes.

Reconocimiento Iñaki Goenaga a la Excelencia Emprendedora

Nesplora: Empresa creada hace nueve años que aplica tecnologías emergentes para el análisis del comportamiento humano. Hoy es una firma líder en soluciones avanzadas para el diagnóstico, tratamiento y análisis de la conducta.

Los premios de las categorías “Ideas/Proyectos Empresariales” y “Nueva Empresa” cuentan con una dotación económica de 10.500 euros y acceso a diversos programas de ayuda, formación y consultoría. La empresa premiada en la categoría de apoyo a la internacionalización, dispone también de ayudas económicas y asesoramiento para abordar su proceso de desarrollo en otros países.


Acto de entrega

El acto de entrega de los Premios Toribio Echevarria ha tenido lugar este mediodía en el centro Ik4-Tekniker de Eibar con la asistencia, entre otras autoridades, del Diputado General de Gipuzkoa, Markel Olano, el Alcalde de Eibar, Miguel de los Toyos, la Diputada de Promoción Económica, Medio Rural y Equilibrio Territorial, Ainhoa Aizpuru y Estíbaliz Hernáez, Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad del Gobierno Vasco.

En sus intervenciones, todos ellos han coincidido en señalar la importancia de una iniciativa como los Premios Toribio Echevarria y el valor de reconocer la labor de las personas emprendedoras y los proyectos que contribuyen a la transformación del tejido productivo y empresarial de Euskadi.

En el transcurso del evento, Manuel Varela, director de SILO y experto en compra pública innovadora, ha ofrecido una conferencia sobre la importancia de la compra pública innovadora como motor de competitividad.

Desde la creación de este certamen, se han analizado más de 597 ideas y proyectos empresariales. Los proyectos premiados en las ediciones anteriores han invertido cerca de 37 millones de euros, creando más de 750 puestos de trabajo, la mayoría de ellos de alta cualificación.

Los Premios Toribio Echevarria son una iniciativa, impulsada por el Ayuntamiento de Eibar y BIC Gipuzkoa, en la que participan la Dirección de Emprendimiento, Innovación y Sociedad de la Información del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco y el Departamento de Promoción Económica, Medio Rural y Equilibrio Territorial de la Diputación Foral de Gipuzkoa. Asimismo, colaboran también la Cámara de Gipuzkoa, Elkargi, APD, El Diario Vasco, SPRI, y las asociaciones de empresarios Adegi, Cebek y SEA.

Fabrikazio aditiboan aritzen den industria-esparruko enpresa bati, Addilani, eta kirolarientzako irtenbide bioteknologikoak eskaintzen dituen beste bati, KirolDNAri, Toribio Echevarria sariak – Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sariak eman dizkiete. KirolDNA, «Enpresa Asmoak» kategorian, eta Addilan, «Enpresa Berria» kategorian, gaur eguerdian, sari horien 27. edizioko banaketa-ekitaldian protagonista izan dira. Deialdi horretan emandako gainerako aitorpenak Home, Carabinas Cometa, AYA, Aguirre y Aranzabal eta Nesplora enpresentzat izan dira.

Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte, pertsona ekintzaileen lana aitortzeko, eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa-proiektu berriak sortzea bultzatzeko. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko ideia eta proiektu ekintzaileen sariketa nabarmenena bihurtu da. Sarien edizio honek 31 enpresa-ekinbide jaso ditu honako sektore hauetatik: industria/jasangarritasunetik, fabrikazio aurreratutik, bio/osasunetik eta IKTetatik.

Enpresa irabazleen berri gaur eguerdian eman dute, Eibarren, sari-banaketaren ekitaldian. Inguru ekintzaileko pertsona eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-, hezkuntza- eta erakunde-esparruetako ordezkari asko egon da.

Era berean, ekitaldian «Iñaki Goenaga Aitorpena» ere eman dute, haren bi kategorietan: Eibarko Enpresan eta Bikaintasun Ekintzailean. Sari horrek Eibarko enpresak eta ekintzaileak aitortu nahi ditu, haien berrikuntza teknologikoaren aldeko apustuan beren inguruaren garapen sozialari eta ekonomikoari nabarmen lagundu dioten horiek.


Toribio Echevarria Sarien 27. edizioko enpresa irabazleak

Enpresa asmoak kategoria
  • «Enpresa Asmoak» saria

KirolDNA: Kirol profesional eta amateurrerako irtenbide bioteknologikoen garapena eta merkaturatzea, analisi genetikoetan oinarrituta. Lesioak izateko arriskua atzematen du, eta nutrizioaren, entrenatzeko jarraibideen edo nekearen inguruko orientabideak ematen ditu.

Enpresa Berria kategoria
  • «Enpresa Berria» saria

Addilan: Ekarpen-tasa handiko, WAAM teknologiako fabrikazio aditiboko sistemen diseinua, fabrikazioa eta merkaturatzea. Haren jarduera balio erantsi handiko eta tamaina ertain-handikoen osagaien merkatura bideratuta dago, sektore aeronautikorako, aeroespazialerako, energiaren edo ontzien sektorerako, besteak beste.

  • «Nazioartekotzeko Babesa» saria

HOME (Health Operations Management Engineers): Ingeniaritza logistikoa, osasun-sektorean irtenbide logistiko integralak eskaintzera bideratua, sistemak aztertuz, diseinatuz, landuz eta horien mantentze-lana eginez.

Iñaki Goenaga aitorpena Eibarko enpresari

Armagintzako Elkarteak aurten 50 urte betetzen dituela kontuan hartuta, aitorpena ematea erabaki da mendeurrena ospatzen duten eta Eibarko armagintzako industriaren erreferente bihurtu diren bi enpresari: CARABINAS COMETAri eta AYA, Aguirre y Aranzabali.

Biek merkatu aldakor baten eskaerara egokitzen jakin dute, nazioarteko merkatu zorrotzenetarako gama goreneko produktuen fabrikazioan espezializatuz.

Iñaki Goenaga aitorpena bikaintasun ekintzaileari

Nesplora: Duela bederatzi urte sortu zen enpresa hori, eta egunetik egunera indartzen ari diren teknologiak giza portaeraren analisirako erabiltzen ditu. Egun, enpresa lider bat da portaeraren diagnostikorako, tratamendurako eta analisirako irtenbide aurreratuetan.

«Enpresa Asmoak» eta «Enpresa Berria» kategorietako sariak 10.500 eurokoak dira, eta hainbat laguntza-, prestakuntza- eta aholkularitza-programetara sartzeko aukera ematen dute. «Nazioartekotzeko Babesa» deritzon kategorian saritutako enpresak ere laguntza ekonomikoak eta aholkularitza ditu, bere garapen-prozesua beste herrialde batzuetan egin ahal izateko.


Sari-banaketa

Toribio Echevarria sariak banatzeko ekitaldia eguerdian izan da, Eibarko Ik4-Tekniker zentroan. Besteak beste, honako hauek bertaratu dira: Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano; Eibarko alkatea, Miguel de los Toyos; Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua eta Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea. 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Arantxa Tapia; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Ogasun eta Finantzetako diputatuak, Ainhoa Aizpuru eta Jabier Larrañaga.

Haien hitzaldietan, guztiek azpimarratu dute Toribio Echevarria sarien garrantzia eta pertsona ekintzaileen eta Euskal Autonomia Erkidegoko produkzio- eta enpresa-ehunaren eraldaketari laguntzen dioten proiektuen lanaren balioa.

Ekitaldian, Manuel Varelak, SILO aholkularitzako zuzendariak eta erosketa publiko berritzailean adituak, hitzaldi bat eman du erosketa publiko berritzaileak lehiakortasun-eragile gisa duen garrantziaz. 

Sariketa sortu zenetik enpresa-arloko 597 ideia eta proiektu baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako proiektuek 37 milioi euro inguru inbertitu dituzte, eta 750 lanpostu baino gehiago sortu, horietako gehienak kualifikazio handikoak.

Compártelo en Redes Sociales