VIVEbiotech-ek Europako MAGIC proiektuan parte hartuko du

Bektore lentibiralak garatzen eta fabrikatzen ditu hasierako faseetatik eskala komertzialetaraino

VIVEbiotech GMP CDMO bat da, eta bektore lentibiralak garatzen eta fabrikatzen ditu hasierako faseetatik eskala komertzialetaraino. Gaur egun, nazioarteko 40 proiektu baino gehiagotan ari da lanean, FDA eta EMA araudien arabera, AEBetan, Europan, Asian eta Australian kokatutako enpresentzako bektoreak fabrikatzen. VIVEbiotech-ek ex-vivo eta in-vivo erabiliko diren bektore lentibiralak fabrikatzeko akreditazioa du.

MAGIC partzuergoak (next-generation Models And Genetic therapIes for rare neuromusCular diseases) nazioarteko erakunde nagusiak, ETEak eta pazienteen elkarteak biltzen ditu distrofia muskularren aurkako terapia genikoak bizkor garatzeko. Quasi vivo giza eredu aurreratuak sortuz, ehunen bektore espezifikoak garatuz eta geneak editatzeko estrategiak aztertuz, partzuergoak terapia genikoak klinikara iristea zaildu duten oztopoak gainditzea du helburu. Elkarlanaren, eta berrikuntzan eta pazientean zentratutako ikuspegiaren bidez, MAGIC partzuergoak eragin handia izan nahi du muskulu-distrofiak kaltetutako pertsonen bizitzan.

Muskulu-distrofiek giharrak ahuldu eta atrofiatzen dituzte pazienteek mugikortasun-arazoak izaten dituztelarik bizi-itxaropena murriztuz askotan. Gaixotasun neuromuskularretarako terapia genikoan aurrerapenak eman diren arren, gaur egun terapia genikoaren eraginkortasun klinikoaren froga gutxi dago muskulu-distrofietan. MAGIC partzuergoak egoera hori aldatzea du helburu giza eskeleto-muskulu-eredu aurreratuak eta terapia genikoen ikuspegi berritzaileak garatuz.

University College Londoneko eta The Francis Crick Institutuko Francesco Saverio Tedesco irakasleak zuzentzen du MAGIC partzuergoa Insermeko eta Genethon Institutuko Mario Amendola irakaslearen laguntzarekin. VIVEbiotech da MAGIC partzuergoan parte harten duen Espainiako erakunde bakarra. Horizon Europek eta UK Research and Innovationek (UKRI) finantzatutako (~9,5 milioi euro) lau urteko asmo handiko ekimen honek 9 herrialdetako nazioarteko 15 bazkide biltzen ditu:

MAGIC partzuergoaren helburu nagusia muskulu-eredu humanizatu zehatzak sortzea da, distrofia muskularretarako terapia genikoak eta genoma editatzeko estrategien garapen zehatza ahalbidetzeko. Mikrofabrikazioa, mikrofluidika eta giza zelula amen desberdintzea bezalako puntako teknologiak erabiliz, partzuergoak gaixotasunen espezifikoak diren muskulu-txip-gailuak diseinatuko ditu. Eredu horiei esker, ikertzaileek muskulu-zelulekiko espezifikoak diren bektore lentibiraletan eta adenoasoziatuetan oinarritutako terapia geniko berrien segurtasuna eta eraginkortasuna ebaluatu ahal izango dituzte. VIVEbiotech-ek giharretako bektore lentibiral espezifikoak garatu eta fabrikatuko ditu MAGIC partzuergoarentzat. Lentibektoreen teknologiaren hasierako garapen faseetan parte hartuko du prozesuko urrats nagusiak gero GMPra eramateko moduan diseinatuta daudela ziurtatzeko. Ondoren, VIVEbiotech-ek eskala handiko bektore lentibiral optimizatuak ekoiztuko ditu erabilera preklinikorako. Horrela, VIVEbiotech-ek giharretako bektore lentibiral espezifikoak fabrikatzeko prozesu oso errentagarria, eskalagarria eta araudiekin bat datorrena ezartzen lagunduko du.

MAGICek bere baitan ETE anitzak ditu proiektuaren funtsezko emaitzen erabilera eta ustiapena errazteko; pazienteen defentsarako talde nazionalak eta nazioartekoak ere baditu (Muscular Dystrophy UK, Duchenne Data Foundation eta Parent Project aps) pazienteen ikuspegiak ikerketan funtsezkoa izaten jarraitzen duela ziurtatzeko.

VIVEbiotech S.L.ri buruz

VIVEbiotech bektore lentibiralen garapenean eta GMP fabrikazioan guztiz espezializatutako CDMO bat da FDA eta EMA araudiaren arabera lan egiten duena eta ex-vivo eta in-vivo erabiliko diren bektore lentibiralak fabrikatzeko akreditazioa duena. Bioprozesuak garatzeko gaitasunekin eta bektore lentibiralen fabrikaziorako plataforma on bat izatearekin batera, VIVEbiotech-en ezaugarri garrantzitsuenetako bat birologian duen esperientzia da. 2015ean sortua, VIVEbiotech-ek 40 proiektu baino gehiagotan lan egiten du Europan, Estatu Batuetan, Australian eta Asian kokatutako enpresekin, eta bere helburu nagusia bezeroaren eskakizunetara egokitzea da bai teknikoki eta baita epeen ikuspegitik ere. Horrez gain, VIVEbiotech-en garapen teknologikorako estrategiak terapia genikoaren arloan gaur egun dauden oztopo nagusiei erantzutea du helburu, prozesu errentagarriak lortzeko beharrari, batez ere.

Compártelo en Redes Sociales