MANUEL LABORDE WERLINDEN SARIAK

XVIII. Manuel Laborde Werlinden Sarien banatze ekitaldia

2018ko azaroaren 19an, 13:00etan

Joxe Mari Korta Zentroko Auditorioan (Donostia)

Helburuak

  1. Ekintzailetza-ideia eta proiektuak sustatzea Unibertsitate ingurunean.
  2. Unibertsitatearen indar berritzailea bultzatzea, enpresa-ekimen berriak sortu eta garatuta.
  3. Ekimen berriak garatzen laguntzea, baliabide ekonomikoak zein enpresa sorkuntza eta kudeaketan aholkularitza eskaintzeko zerbitzu adituen bidez; honako proiektu mota hauek hartuko dira berritzailetzat:
  • Oinarri Zientifiko-Teknologikoa duten Enpresa Berriak.
  • Berariazko ezagueran intentsiboak diren enpresak, suspertzen ari diren sektoreei zuzenduta.

Nori daude zuzenduta

UPV/EHUko edota kolaborazio-zentroetako irakasle eta ikerlariak.
UPV/EHUko titulu ofizial batetan matrikulatuta egon edo titulua eskuratu dutenak (lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura eta masterra).
UPV/EHUrekin edota kolaborazio-zentro batekin batera egindako ikerketa baten emaitzak erabili nahi dituen edozein enpresa.

Enpresa-proiektuak Gipuzkoako lurralde historikoan garatu eta abiarazi nahi dituztenak.

 

Sariak

LEHENENGO SARIA honako hau da:

  • 7.000 euro, eskudirutan.
  • 60.000 euro bitarteko zenbatekoa, BIC GIPUZKOAk kudeatutako laguntzen bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekak eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko SPRIk artikulatutakoak (TXEKINTEK/ EKINTZAILE eta BARNETEKIN Programak), proiektuak garatu eta abiarazteko laguntzarako.
  • “Joxe Mari Korta” Zentroan espazio baten esleipenduna baldin bada, ez da tarifarik ordainduko egonaldiaren lehenengo urtean, proiektu berritzaileak edota oinarri zientifiko-teknologikokoak baldin badira.

BIGARREN SARIA honako hau da:

  • 3.000 euro, eskudirutan.
  • 60.000 euro bitarteko zenbatekoa, BIC GIPUZKOAk kudeatutako laguntzen bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekak eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko SPRIk artikulatutakoak (TXEKINTEK/ EKINTZAILE eta BARNETEKIN Programak), proiektuak garatu eta abiarazteko laguntzarako.

Bi sariek, halaber, honako hau ere barne hartuko dute:

  • Komunikabideetan hedapena: UPV/EHUko eta BIC GIPUZKOAko webguneetan, Campusa unibertsitate-aldizkarian, ANCES eta EBN Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroetako Espainiako eta Europako sarearen informazio-buletinetan.
  • Sariari dagokion garaikurra.

Sarien banatze ekitaldia

Agustín Erkizia jaunak UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordeak, atsegin handiz gonbidatzen zaitu Manuel Laborde Werlinden XVIII. Sarien banatze ekitaldira.

Ekitaldian izango ditugu Ainhoa Aizpuru anderea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Diputatua; Aitor Urzelai jauna, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaria eta Maria Luisa Arriola anderea, Bic Gipuzkoako Zuzendaria.

Gurutz Linazasoro, VIVE bioTECH S.L.ko presidente exekutiboak, “VIVEbioTECH, kontatzeko moduko istorio bat” titulua daraman hitzaldia emango du.

Ekitaldia amaitzean, mokadu bat eskainiko da.

  • 2018ko azaroaren 19an
  • 13:00h
  • Joxe Mari Korta Zentroko Auditorioan
    UPV/EHU-ko Gipuzkoako Campusa
    Tolosa etorb. 72Donostia

Hautagaien balorazioa

Ekimena sustatzen duen taldea.
EHU-ren medioz ezagupen eskaintza.
Produktu / Zerbitzu / Prozesuaren berrikuntza maila.
Merkaturatzeko aukerak eta jarduera-sektorearen interesgarritasuna.

Informazio eta baieztapena

entreprenari@entreprenari.com
Tel. 943 000 999 / 943 018 529
www.entreprenari.com
#labordesaria

Close Menu