MANUEL LABORDE WERLINDEN SARIAK

Sariak eta laguntza-programak

Entreprenari Programak urtero Manuel Laborde Werlinden Saria merkataritza-aukerak dituzten proiektuak saritzeko ospatzen da. Horren helburua da Euskal Herriko enpresa-ehunaren berrikuntza eta modernizazioaren kultura sendotzeko berebizikoak diren sorkuntza eta berrikuntza teknologikoko errealitateak lagundu eta sustatzea. Hori enpresa berrien bidez edo jada lanean dihardutenen bidez izan daiteke.

Helburuak

  1. Ekintzailetza-ideia eta proiektuak sustatzea Unibertsitate ingurunean.
  2. Unibertsitatearen indar berritzailea bultzatzea, enpresa-ekimen berriak sortu eta garatuta.
  3. Ekimen berriak garatzen laguntzea, baliabide ekonomikoak zein enpresa sorkuntza eta kudeaketan aholkularitza eskaintzeko zerbitzu adituen bidez; honako proiektu mota hauek hartuko dira berritzailetzat:
  • Oinarri Zientifiko-Teknologikoa duten Enpresa Berriak.
  • Berariazko ezagueran intentsiboak diren enpresak, suspertzen ari diren sektoreei zuzenduta.

Nori daude zuzenduta

UPV/EHUko edota kolaborazio-zentroetako irakasle eta ikerlariak.
UPV/EHUko titulu ofizial batetan matrikulatuta egon edo titulua eskuratu dutenak (lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura eta masterra).
UPV/EHUrekin edota kolaborazio-zentro batekin batera egindako ikerketa baten emaitzak erabili nahi dituen edozein enpresa.

Enpresa-proiektuak Gipuzkoako lurralde historikoan garatu eta abiarazi nahi dituztenak.

 

Sariak

LEHENENGO SARIA honako hau da:

  • 7.000 euro, eskudirutan.
  • 60.000 euro bitarteko zenbatekoa, BIC GIPUZKOAk kudeatutako laguntzen bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekak eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko SPRIk artikulatutakoak (TXEKINTEK/ EKINTZAILE eta BARNETEKIN Programak), proiektuak garatu eta abiarazteko laguntzarako.
  • “Joxe Mari Korta” Zentroan espazio baten esleipenduna baldin bada, ez da tarifarik ordainduko egonaldiaren lehenengo urtean, proiektu berritzaileak edota oinarri zientifiko-teknologikokoak baldin badira.

BIGARREN SARIA honako hau da:

  • 3.000 euro, eskudirutan.
  • 60.000 euro bitarteko zenbatekoa, BIC GIPUZKOAk kudeatutako laguntzen bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekak eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko SPRIk artikulatutakoak (TXEKINTEK/ EKINTZAILE eta BARNETEKIN Programak), proiektuak garatu eta abiarazteko laguntzarako.

Bi sariek, halaber, honako hau ere barne hartuko dute:

  • Komunikabideetan hedapena: UPV/EHUko eta BIC GIPUZKOAko webguneetan, Campusa unibertsitate-aldizkarian, ANCES eta EBN Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroetako Espainiako eta Europako sarearen informazio-buletinetan.
  • Sariari dagokion garaikurra.
Dokumetazioa aurkezteko epea, 2019ko urriaren 30arte

Informazio eta baieztapena
entreprenari@entreprenari.com
Tel. 943 000 999 / 943 018 529
www.entreprenari.com
#labordesaria

2018ko Manuel Laborde Werlinden Sarien banaketa